Metadecidim, gure komunitatea
Decidim proiektua dimentsio guztietan kudeatzen duen gizarte demokratikoa
Proposatu eta lagundu ezaugarri berriak definitzen
Akatsak salatu eta garatzaileei konpontzen lagundu
Lagundu plataformaren etorkizuna eratzen
FAQ-ak
Zer da Metadecidim komunitatea?
Metadecidim Decidim komunitatea da, plataformaren diseinuan eta Decidim proiektuaren eraikuntzan elkarlanean aritzen dena. Aldizka biltzen gara Community Meetings-en bidez, plataformaren alderdi teknologikoei buruz hitz egiteko, eta Labs-en bidez, Research bileretarako. Urteko gure konferentzia Decidim Fest da. Joan meta.decidim.org webgunera deialdiak gertutik jarraitzeko eta komunitatean parte hartu nahi baduzu. Gustura hartuko zaitugu ;-)
Proiektua finantzatzeko interesa daukat, zein da prozesua?
Bai, ahal duzu! Decidim irabazi-asmorik gabeko proiektua da, eta oraingoz finantzaketaren mende dago erabat. Mesedez, bilatu xehetasun guztiak proiektua finantzatzeko [OpenCollective] (https://opencollective.com/decidim)
Zer egin dezake Decidim-eko administratzaile batek?
Erraz konfiguratu partaidetza-prozesuak Plan estrategiko bat egin nahi duzu? Edo araudi berriak eztabaidatu? Edo plaza berri bat edo eraikin publiko bat eztabaidatu guztion onerako? Decidim-i esker, parte hartzeko guneak konfiguratu ahal izango dituzu (ekimenak, batzarrak, prozesuak edo kontsultak) eta horiek aberastu ahal izango dituzu eskura dituzun osagai anitzen bidez (aurrez aurreko bilerak, inkestak, proposamenak, bozketak, emaitzen jarraipena, iruzkinak eta beste asko).
Metadecidim komunitatean sar naiteke Bartzelonan bizi ez banaiz ere?
Noski baietz. Jendeak Metadecidim-en aurki ditzakezun partaidetza-prozesuen, eztabaiden, itzulpenen eta abarren bidez egiten du. Decidim Bartzelonan jaio zen eta horregatik lotura handia dago hiri honekin, baina batez ere komunentzako proiektua da.